MUSIKA

The Stiffs punk talde ingeles klasikoak Euskal Herrian joko du

The Stiffs punk eta power pop talde ingelesak bi kontzertu eskainiko ditu datorren astean Euskal Herrian. Lehena Bermeoko Nuntxaku zentroan izango da, hilaren 25ean, eta bigarrena Donostiako Mogambo aretoan biharamunean.

Blackburn hirian sortu zen taldea 1977an. Standard English eta Inside Put singleak argitaratu zituzten 1979an zigilu propioan, eta 1980an Volume Control EMI Records-entzat. Hurrengo urtean Stiff Records diskoetxe ezagunak fitxatu zituen eta Goodbye My Love power-poparen kultuzko singlea kaleratu zuten. 1988ra arte jotzen eta grabatzen jarraitu zuten taldekide ezberdinekin, urte horretan taldea desegin zen arte.

1999. urtean, The Stiffs hasierako lau kideekin itzuli ziren. Ordutik, zenbait bilduma eta DVD argitaratu dituzte, eta hainbat punk jaialditan parte hartu.

Bestalde, larunbat honetan, hilak 20, Bermeoko Kapilla aretoan Tximino eta Lights Of Eden taldeek joko dute. Emanaldien atzetik Koko bertako disko jartzailea arituko da.

Nuntxaku elkarteak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button