ARTEA

“Mendia femeninoan” izeneko erakusketa, Photomuseum aretoan

Jon Martinez Ibarra argazkilariak abuztuaren 23ra bitartean erakutsiko ditu bere argazkiak, Mendia femeninoan, titulupean, Zarautzeko Photomuseum aretoan.

Jon Martinez Ibarra argazkilariak mendi arloko 40 emakume erretratatu ditu, eta bertan emakumeak diren bezala erakusten ditu; horixe da Jon Martinezen lanaren bertuterik handiena.

Josu Zaldibar adituak azaldu duenez, “argazkilari eta mendizale gasteiztarrak, bere helburuak lortu dituzten emakumeen ametsak jaso ditu argazkietan. Emakume hauen begiradetan erakutsitako bizi-energia, mendia maite duten milaka lagunek partekatzen dute; izan ere, bizimodu bilakatu dute mendia, eta aisialdia pasio bihurtu dute”.

Edurne Pasabanek, euskal alpinistak, honako hau esan zuen elkarrizketa batean: “Mendia eskola handi bat da. Xumea izaten eta dauzkagun gauzak aintzat hartzen, adorea izaten, ez amore ematen, eta, batez ere, pertsonak eta natura errespetatzen irakatsi dit”.

Mendia femeninoan erakusketan, mendi arloko modalitate ezberdinetako erreferenteen zuri-beltzeko erretratu-sorta paregabea ikus daiteke, eta omenaldia egin nahi die beraiei, guztiei, baita mendia beren bizitzan erreferente bihurtu dutenei ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button