ARTEA

“Art-District”, udazkeneko erakusketen abiapuntua

Gaur goizean, Bilboko Windsor Kulturgintza Galerian, Nekane Alonso Bilboko Udaleko Kultur Saileko zinegotziak, Lorea Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura Saileko foru diputatuak, eta Roberto Saenz de Gorbea Windsor Kulturgintza Galeriako gerenteak, Bilbao Art-District ekimena aurkeztu dute.

Hirugarren urtez, Bilbao Art-District ekimena abiarazi dute Bilbon, arte-galeriek euren erakusketak elkarrekin inaugura ditzaten, eta erakusketa horiek bisitatzeko auren ateak zabalik egon daitezen, izan ere, aldi bereko inaugurazioa izango da asteburu honetan hainbat galeriatan gertatuko dena.

Bilbao Art District-ek publikoari hurbildu nahi dio artearekiko maitasuna, eta modu horretan, diziplina horrekiko zaletasuna sustatu. Hala, artea intentsitatez bizitzeko programa garatuko da udazkenean.
Euskal Herriko eta nazioarteko hainbat sortzaile kontsakraturen eta hasiberriren lanak ikusgai jarriko dituzte hiriko galeria askotan. Besteak beste, honako artista hauek nabarmendu behar dira: Aya Eliav artista israeldarra, Alumá bilduma aurkeztuko duena, Vanguardia galerian; Suso33 madrildarra, bere obra SC Galleryn inauguratuko duena; eta Javier Arbizu eta Karlos Martinez B. euskaldunak, Michel Mejuto galerian izango dituztenak obrak ikusgai.
Eta horren kariaz, bestelako topaketak ere antolatuko dira, hala nola, topaketak eta elkarrizketak edota bisita gidatuak, kontzertuak, tailerrak eta hitzaldiak; guztira 40 proposamen baino gehiago.

Ekimenean parte hartzen duten arte-galeriak honako hauek dira: Juan Manuel Lumbreras, Vanguardia, Kalao Panafrican Creations, Michel Mejuto, Aritza, Ederti, Rembrandt, Espacio  Marzana, Windsor Kulturgintza, SC Gallery eta La Taller. Horiez gainera, Deustuko Zubiko kaseta, CFC Bilbao, Euskal Akuarelisten Elkartea, Spazio Ranieri, EHAEO, Restauraciones Luis de la Fuente, Euskal Herriko Unibertsitateak, Guggenheim Bilbao Museoak, Arte Ederren Museoak, Itsas Museoak, Azkuna Zentroak, Rekalde Aretoak, Ondare Aretoak, Euskalduna Jauregiak eta Bilbao Arte Fundazioak bat egingo dute proposamen artistikoekin.

Programak zein eskaintza daukan jakin nahi baduzue, jo hona.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button