IKUS-ENTZUN

Kameratoia 2014 prest duzue

 

Abenduan, Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallyaren 10. edizioa izango da. Hortaz, Kameratoia Durangoko Azokako Irudienean, ikus-entzunezkoen plazan, antolatuko da bigarren urtez.

Parte hartzeko honakoak begiratu: izen-emate fitxa betetzen duten lehen 30 taldeek izango dute bermatuta parte hartzea. Izen-emate fitxa, azaroaren 28a baino lehen bete behar da.

Abenduaren 6an, ezaugarriak eta gaia goizean goiz emango dira eta orduan hasiko da zuen erlojuaren kontrako borroka: 48 ordu izango dituzue film labur bat ekoizteko.

Bi egun beranduago, abenduak 8, zuen lanak entregatu beharko dira. Zugaza zineman izango den galan lan guztien emanaldia eskaini ostean, sariak banatuko dituzte eta Kameratoiaren 10. Urtebetetzearen ospakizunak hasiko dira.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button