IKUS-ENTZUN

Ikus-entzunezko langile festibala, BilbaoArten

Ekainaren 1etik 3ra, BilbaoArteko zinema-aretoak LAN 05 ikus-entzunezko langile jaialdia hartuko du. Programazioan bi hitzaldi eta bederatzi proiekzio antolatu dira, “langileriaren iruditeria lantzen dutenak, hura duintzeko, birpentsatzeko, hedatzeko eta berrikusteko helburuarekin.”

Asteazkenean, honako pieza hauek ikusteko abagunea izango da:  Una Celebración (Txile, 2022), Tejedoras (Uruguai, 2021), La Promoción (Valentzia, 2021), Condena y Libertad (Errioxa, 2022) eta ¿Tienes 1 minuto? IkasLAN prozesuaren emaitza. EHUko Arte Ederretako Fakultatea (2022).
Hurrengo egunean, ostegunean, Las Muertes Invisibles (Argentina, 2017), Oro Rojo (Katalunia, 2022), Los Ladrillos (Asturias, 2020) eta Latsariak/Lavanderas (Bilbo, 2021) pantailaratuko dira.

Horretaz gain, bihar, Colectivo Democraciaren eskuz, Los aquí presentes (Os protegemos de vosotros mismos) izeneko hitzaldia ondu da. “Langileen artean bilduta, beren sindikatuetan bildutako poliziek beren lan-eskubideak eskatzen dituzte, gainerako langileek bezala, borroka-jardunaldiak eta manifestazioak antolatzen dituzte. Ezkerreko sektore zabalek adierazi dute soldatapekoak izateagatik langiletzat hartu behar direla. (…)Nola ulertzen du poliziak bere burua? Zer esan behar du bere klase-izaerari buruz?”.
Eta ostegunean, Trabajo de lo que me gusta (y lo odio) izeneko mintzaldia egingo du Rocio Quillahuaman ilustratzaileak. Hitzaldian, “bere proiektuetatik ibilbide bat aurkeztuko du, animazioaren bidez, gaur egun edozein langileren egunerokoa osatzen duten gakoez hausnartzeko, eta, zehazkiago, lan artistiko eta kulturalaren berezitasunez hausnartzeko”.

Datu guztiak: LAN Festibala

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button