BERTSOTAN

Udabarrian Bertsotan ekimena Balmasedan eta Orozkon izango da

Balmasedan eta Orozkon jokatuko dira Udabarrian Bertsotan txapelketaren  hurrengo saioak gaur berton, maiatzaren 15ean, 18:30etik aurrera. . Lehengo astean hasi zen  sailkapen fasea, Munitibarren eta Bakion jokatutako saioekin; Asier Galarza eta Imanol Uria izan ziren nagusi bi saio horietan.

Balmasedako saioa Areto Nagusian izango da eta Orozkokoa Donibane Aretoan. Balmasedan  hor juntatuko diren bertsolariak honako hauek dira: Aitor Arrutia Azkueta Araitz Katarain Mugarza, Enara Gallastegi Barrenetxea, Ixone Asategi Narbaiza, Janire Arrizabalaga Munduate eta Maider Altuna Urbina.

Orozkon bertsolari hauek arituko dira: Ander Aldazabal Olabarri, Ander Sarriugarte Garcia, Ander Ucelay Aristi, Arkaitz Zipitria Mendizabal, Inazio Vidal Gurrutxaga, eta Irune Basagoiti Agirre.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button