ARTEA

Zuri-beltzezko desioak, Arteko galerian

Martxoaren 7tik maiatzaren 10era, zuri-beltzezko desioak zertan diren ikusi ahalko duzue Donostiako Arteko galerian.

Erakusketa berri hau, Miradas de Mujeres jaialdiaren barruan egituratu da, eta testuinguru horretan, arima femeninoaren barrualdearen bidez zuri-beltzezko hitz eta irudien bidaia, edota desioak, aurkezten dira hemen. Obra bizkia da, alde batetik, Oihana Barato argazkilaria dago eta beste aldetik, Raquel Ortiz idazlea.

Betiko legez, deseos.gastro.art kontzeptu gastronomikoaren inguruan aritzen da alde femeninotik, eta modu horretan, plastizitateak, oihalak, artista-liburuak, instalazioak, eta abar ikusteko aukera egongo da.

Lan hauen egileak, Esther Ferrer, Sofie Dubs, Elena Mendizabal, Ainize Txopitea, Aran Santamaria, Araitz Urbeltz, Maite Leyún eta Esperanza Zabala izan dira.

Edizio honetan, Iñaki Ormaechea (Iruñea, 1959) gonbidatu da, emakumearen omenez egindako lilaz tindaturiko aluminiozko pieza batzuekin osatu duen erakusketarekin.

Duela gutxira arte, Arteko galerian Nori Ushijima artista japoniarraren Umami izeneko erakusketa egon da. Umami, oinarrizko bost zaporeetariko bat da, gozoa, garratz, mikatz eta gaziarekin batera. Nori Ushijima (Japon 1956) zapore bilakatzen ditu bere lanak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button