ESZENA

“Biba Voi” irakurketa dramatizatua, Larrabetzun

Biba Voi: Dario Fo eta Franca Rame akorduan  irakurketa dramatizatua egingo dute Mikel Martinezek eta Irati Agirreazkuenagak (Tartean) gaur, hilak 28, Larrabetzun.

Aipaturiko bi antzezleek Dario Fo (Nobel sariduna) eta Franca Rameren testu hautatuak, egile desberdinen eskutik eta euskarara ekarriak irakurriko dituzte, beti ere hainbat pertsonaia gorpuztuz, batzuetan antzeztuta eta bestetan irakurrita. Antzezlanean egileei buruzko hainbat argibide ematen dira, hala nola, Dario Fo eta Franca Rameren ibilbidea, pertsonalitatea, lanak, ideologia, gizartea edota bizitzarekiko konpromezua.

Mikel Martinez eta Irati Agirreazkuenaga aktoreek gorpuzten dituzte hainbat pertsonaia, batzuetan antzeztuz, bestetan testuak irakurrita (irakurketa dramatizatua baita).
Hauek dira irakurketa osatzen duten testuak: Misterio Bufo: Lazaroren berpizketa (Patxo Telleriak euskarara ekarria); Eroa eta Heroia (Jose Mari Carrerek euskarara ekarria); Franca Rameren Bakarrizketak: Andrea bere bakardadean (Mikel Martinezek euskarara ekarria); Andre guztiok daukagu istorioa bera (Xabi Paiak euskarara ekarria); Anarkista baten ezusteko heriotza (Jon Aurrek euskarara ekarria); Adan eta Eva (Jose Ramon Utretxek euskarara ekarria).

Irakurketa 18:30ean hasiko da, bertako Hori Bai Gaztetxean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button