ARTEA

Argazki Bilera 2011

Zarautzen Argazki Bilera egiten ari da eta horretarako herri horretako hainbat galeriatan argazki erakusketak paratu dituzte zalearen asegarri.
Bidea galerian kolektiboa osatu dute maiatzaren 8ra bitartean. Amateurismotik profesionaltasunerako igarotze bidean Argazki Saloiek berebiziko helburua bete dute eta betetzen jarraitzen dute. Askotan aurreneko pauso hauek formakuntzarako eta bereziki estiloa hobetzeko balio izan dute eta baita ere sortzaileak hasiberri duen lanaren ildoa aurkitzeko. Diziplina guztiek eskatzen die hasiberriei denboraldi bat alderaketak egiteko, batzuetan kalitatezko emaitzak ematen dituena.

Zazpi galerian, maiatzaren 22ra bitartean, Espazio titulupean beste erakusketa bat antolatu dute.

Torre Luzean Santiago Ayuso argazkilariaren Bakartasunak izenburuko erakusketa ere ikusgai dago ekainaren 5era arte. Santi Ayusoren argazkiak ezintasun askoren adierazpen bisualak besterik ez dira, berak, egunero aurrez aurre dituenak.

Eta Sanz Enean Gabriel Celayaren gaineko erakusketa dago ikusgai. Gabriel Celayak bere aurreneko lana: Marea del silencio, Zarauzko Itxaropena argitaletxean publikatu zuen. Zarauzko Udaleko Sanz-Enea kultur etxeak eskaintzen dion oroimen honek beharrezkoa dirudi. Celayaren lanak, geografia ezberdinetan loratu arren, euskal erreferentziak mantentzen ditu beti. Argazki erakusketa honetan gaur egun Gipuzkoako Foru Aldundiko Koldo Mitxelena Kulturunean dauden poetaren zenbait album pribatuetako irudiak bildu dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button