ESZENA

Gaur hasiko da Kultur Maratila, Leioan

Konpainia berri zein ezagunei beren lanak plazaratzeko aukera eskaintzeko asmoz, Kultur Leioak eta Artedramak elkarlanean, bosgarren urtez jarraian, euskal sorkuntzan oinarritutako aste kulturala antolatu dute otsailaren 25tik 28ra: Kultur Maratila. Bertan antzerkia, musika, dantza, litertura… uztartzen dituzten hainbat ikuskizun programatu dira.

Gaur berton hasiko da ekimena Anodino Teatroak egingo duen Zerura Eroria izeneko obrarekin. Zeru kapitalistaren kapritxoak jasan behar dituen hilotz gizajo bati buruzko dibertimendu burugabea da lan honen sorburua. Gerora umore beltz, absurdo eta histrionikoan murgiltzeko asmotan luzeago egin zuten eta hain zuzen ere, hortik sortu zen Anodino Teatroa, 2015eko maiatzean. Zerura eroria duzue Anodinoren lehen lana.
Florentino Badiola, Aiora Sedano eta Aitor Fernandino dira protagonistak, Pablo Ibarluzeak zuzendu duen obra honetan.

Honen ostean, beste eskaintza interesgarri batzuk ikusteko parada egongo da. Hala, bihar, otsailaren 26an, Khea Ziater-ek Malmö obra eszenaratuko du. Egun horretan ere, Harkaitz Cano, Petti eta Joxan Goikoetxea hirukoteak Gau beranduan izeneko ikusgarria egingo dute 22:00etan.

Otsailaren 27an, larunbatean, Idurre Azkue eta Joseba Irazokiren txanda izango da Dantza gurea saioarekin. Gauean ere musikaz gozatzeko parada egongo da Joseba B. Lenoir kantariaren kontzertuarekin. Otsailaren 28an, azken egunean, Txalok Heroiak egingo du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button