IKUS-ENTZUN

Gerraren kontrako zine maratoia, Donostian

Larunbatean, Stop War zine maratoia egingo dute Donostiako Antzoki Zaharrean, 10:00etatik 21:30era. Guztira, lau film pantailaratuko dira, guztiak gerraren aurkako mezu argi eta irmoa zabaltzen dutenak. Ekimena DSS2016EU-k eta Donostia Kulturak ondu dute.

Maratoia Stanley Kubrick zinegilearen Paths of Glory (1957) klasiko bakezalearekin hasiko da, 10:00etan. Filma I. Mundu Gerrari buruzko maisulana da, eta gatazka beliko horren inguruan egin den film onena da, ezbairik gabe. Pelikularen gidoia, gainera, Jim Thompson noir idazle bikainak idatzi zuen; halere, Humphrey Cobb 1953an idatzitako izen bereko eleberrian oinarritzen da.

Gero, 11:45ean, Joseph Vilsmaier zinegile alemaniarrak 1993an filmatutako Stalingrad ikusi ahalko da. Emanaldi horren ostean, Michael Cimino estatubatuarraren The Deer Hunter (1978) pantailaratuko da, eta azkenik, Danis Tanovic zinegilearen No Man’s Land (2001).

Informazio gehiago: donostiakultura.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button