MUSIKA

Rock, pop eta elektronika doinuak, Bilboloop jaialdian

Asteburu honetan Bilboko Bilboloop jaialdia egingo da, Bilboko Kafe Antzokian. Jaialdiak pop, rock eta elektronika estiloak uztartzen ditu, eta Europako talde interesgarri asko ekartzen ditu. Hala, gaur, Bakelite, Fenster eta Pendentif taldeek joko dute; bihar, berriz, Unclose, We Were Evergreen eta Say Yes Dog.

Sergio Llanos eta Naiara Anasagastik osatutako bikotearen egitasmoa da Bakelite, eta aurten, iraupen luzeko lehenengo diskoa, Azeriak.
Pendetif Bordeleko boskotea da, eta 2013an, Mafia Douce estreinako lan luzea argitaratu zuten; indie-pop estiloko kantuak egiten dituzte.
Fenster hainbat jatorritako musikarien proiektua da. Aurten, The Pink Caves izenburuko bigarren lana plazaratu dute, eta kutsu zinematografikoa duen pop-rock jotzen dute.

Biharko taldeen harira, We Were Evergreen hirukote ingelesak pop, elektronika eta folk doinuak uztartzen dituzte; oraintsu, Towards lana argitaratu dute.
Unclose Bilboko talde berria da, bertan Split 77 taldeko musikariak izan arren; elektronika eta rocka nahasten dute energia handiko kantuetan.
Bi alemaniarrek eta luxenburgotar batek osatzen dute Say Yes Dog banda, eta elektropop estiloa jorratzen dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button