MUSIKA

Blues musikaren inguruko zikloa

Gaur berton, Amorebieta-Etxanoko Zelaieta zentroan abiatuko da hil honetan blues musikaren inguruan atonduriko zikloa.

Gaur, 20:00etan, Hendrik Röver & Los Miticos GTs taldearen kontzertua programatu da. Blues, rhythm and blues eta rock gitarra jotzaile ospetsua da Hendrik Rover eta bere estiloa zabaltzen joan da bere eraginak bezalaxe, folk, flatpicking, country eta Honky Tonk gehituta. Los Deltonos taldeak 90. urteen hasieran iraultza handia eragin zuen Estatuko Bluesaren ikuspegi geldi eta mimetikoan, eta egiazko erreferentzia dira orduz geroztik.
Hendrik Rover eta Miticos GTs hirukote bizia da, musikari zailduak eta bikain konbinatuak, eta sendotasunez eta segurtasun handiz interpretatzen dituzte Rover-en errepertorioa eta ongi aukeratutako bertsio aukera. Sendotasun hautsezina erakusten ari da Hendrik Rover-en bakarkako karrera.  Zortzi disko argitaratu ditu  zortzi urtetan eta era berean eutsi egin dio Los Deltonos bere talde nagusiaren jarduera geldiezinari, denboraldi berean atera dituen beste 4 diskoekin argi erakusten baitu seriotasun handiz hartzen duela bere lana.

Larunbatean, urtarrilak 14, Ermuako Lobiano Kultur gunean izango da hurrengo kontzertua, La Rural Blues Band taldearekin. La Rural Blues Band ez da soilik blues banda bat. Segur aski banda bakarra izango da bere abestien bitartez musika mota honen jatorriaz geroztik betiere presente egon den espiritu zital, ironiko eta umorez bete hori birsortzen. Euren disko berria aurkezten ari dira.

Azkenik, urtarrilaren 22an, Eibarreko Coliseo antzokian Kamikaze Helmets arituko da. Rock, blues eta funk emanaldietan estatuko musikari ospetsu eta estimatuenetako bik osatzen dute banda hau: Gabri Casanova eta Kike Parra.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button