ARTEA

“Arki Tektus” eta “Argazki Garaikidea” erakusketak, Montehermoson

Cesar San Millan artistak, Arki Tektus ( Ezkutukoa, Jasoa) izeneko erakusketa paratu du Gasteizko Montehermoson, ekainaren 18tik irailaren 6ra. Zentro berean, Argazki Garaikidea izeneko erakusketa ere zabaldu da.

Montehermosok jakinarazi digunez, San Millanen erakusketa horretan “zazpi arkitektura elementu biltzen dira, eta bertan bizigaitasunaren funtzioak ez du ia proiekziorik: zeharka agertzen da, are gehiago era narrasean”.

Estaltzeko, babesteko eta ezkutatzeko ideiari lotutako arkitektura elementuak edo ikuspegiak harrapatu ditu, tartean, Roberto Ercilla, Francisco Mangado eta Herzog de Meuron arkitektoek egindako lanak, adibidez.

Data berea, Argazkigintza garaikidea Telefónica bilduman erakusketa ikusi ahalko da. Bertan, 70eko hamarkadatik XXI. mendearen hasierara bitarte egindako zenbaki lanak biltzen dira. Andreas Gursky, Thomas Struth, Candida Höferen, Vik Muniz, Marina Abramovic edo Cindy Shermanen obrak dira hemen bildu direnak.

“Arkitektura eta paisaia, eszenaleku aseptikoak eta espazioaren estetika kontzeptuala; simulazioak, hau da, irudien manipulazioa”. Azken batean, erakusketak argazkigintzak adierazpen artistiko gisa egin duen bidea erakutsi nahi da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button