IKUS-ENTZUN

“Nos Lo Quitaron Todo” dokumentala euskaraz, Gasteizen

Gasteizko Montehermoso zentroan lau dokumental proiektatuko dira ekainera bitarte. Dokumental guztiak euskaraz edo jatorrizko bertsioan izango dira euskarazko azpitituluekin.

Hala, maiatzaren 8an, asteazkena, hirugarren emanaldia egingo dute: Nos Lo Quitaron Todo. Filma 19:00etan proiektatuko da Montehermosoko Dokumentazio Zentroan.

“Uztailaren 18ko altxamendua, eta baita ondorengo Cruzada ere, klase ikuspuntu batetik begira daitezke. Populazioaren %50 nekazaria zen lurralde batean, Errepublikak 1932an aprobatutako Nezakal Erreformak itxaropena zabaldu zuen lurrik gabeko jornalariengan. Garaiko oligarkiak, gaur IBEX-35ean topa dezakeguna, erantzun odoltsua erakutsi zuen, lapurreta orokorrak zabalduz eta epe luzeko estrategiak garatuz biztanleriaren txirotasuna helburu zutela”

Argia Aldizkariak eta Eguzki Bideoak sortu dute sarea, eta Gasteizko GEU Elkarteak kudeatuko ditu emanaldiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button