IKUS-ENTZUN

Dokumental emanaldiak Elorrion eta Nafarroako filmotekan

Gaur, Elorrioko Iturri Kultur Etxean, 19:30ean, Grecia: Aldaketa-egunak / Grecia: Reinventarse para sobrevivir izeneko dokumentala pantailaratuko da. Beste aldetik, Nafarroako Filmotekako proiekzio-gelan, Hormak (Walls) dokumentala proiektatuko da, bihar.

Grezian, depresio ekonomikoaren ostean, hainbat aldaketa ematen ari dira protagonisten bizitzan. Bakoitzak norabide ezberdina hartuko du bere bizitza birbideratzeko asmoz, eta hortaz, krisialdi hau aukera izan daiteke beste zerbaitetan hasteko, beste bizipen eta ibilbide berriei atxikitzeko.

Filmotekan, bestela, Hormak (Walls) dokumentala proiektatuko da, Arena Comunicación produkzio-etxe nafarrak egina.  Obra horretan “planetako hainbat lekutan, komunitateak, herrialdeak, eskualdeak eta abar bereizten dituzten oztopo desberdinei erreparatzen zaie”. Zinema komertzialeko aretoetatik igaro ondoren, Filmotekaren pantailara iritsiko da bihar.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button