ARTEA

Bilboko museo efimeroa hartu du Windsor galeriak

Pablo Milicuak (Bilbo, 1960) Bilboren memoria nostalgikoa nabarmentzea xede duen instalazioa paratu du hiri horretako Windsor galerian Museo efimeroa lelopean. Erakusketa ikusgai dago maiatzaren 21era bitartean.

Museo efimeroa objektuen, irudien eta memorien bilduma da. Une jakin batean biltzen dira, gero barreiatzeko. Instalazioa Milicuaren lanetatik eratortzen da, eta beste artista eta bildumazale batzuk ere hartzen ditu, hala nola, Alejandro Garmendia, Juan Ugalde, Carmelo Camacho eta  Mabi Revuelta. Instalazioa hainbat ikuspuntutik eraiki behar den paisaia antropologikoa da, kultura topologia.

Milicuak Windsor galerian paratu duen museoa Bilbo hiriari buruzkoa da, eta hiriaren memoria nostalgikoan eragin nahi du. Hiriaren irudia azpimarratu nahi du, Bilbologiatik edo Bilbografiatik haratago. Horrela, galeria Guggenheim osteko Bilbo inbaditzen duten origarri-denda bilakatzen da, tokiko folklorea gaindituz.

Show More

Related Articles

Back to top button