EZLEKUBAT

Espazio Publiko Urbanoak

Espazio publiko urbanoak bere erabiltzaileen bizitza hobetzen dutenak omen dira, beste era batera esanda, espazio publiko urbanoa bere erabilpenaren bidez gizartea kohesionatzea ahalbidetzen duena litzateke.

Honen eredu Alemaniako Magdeburgko auzo liburutegia (“Open-Air-Library”) eta Osloko operaren inguruko eremua (“Den Norske Opera & Ballett”). Zeintzuk dimentsio oso ezberdineko bi proiektu izan arren, bere erabileraren emaitzengatik, Espazio publiko urbanoaren Europar sariaren 2010ko edizioan lehenengo postua “ex-aequo” elkar banatu zuten.

“Open-Air-Library”, Magdeburgko biztanleekin landuriko prozesu parte-hartzailearen emaitza da. Inguruko beste hainbat lekutan bezala, bertako egoera sozial desegokiaren ondorioz auzoa nahiko abandonaturik zegoen: husturiko dendak zein erabilera gabeko lur eremu zabalak ugariak ziren han, hauetako bat, bota berri zuten liburutegi zaharraren kokalekua izanik. Egoera honen aurrean, perfil anitzeko profesional talde bati hutsik zegoen denda hauetako batean esperimentu bat egitea ideia ona izan zitekeela bururatu zitzaion: lokala auzotarrek emandako liburuz betetzen saiatuko ziren. Emaitza ezin hobea izan zen, 20.000 liburu elkartzea lortu bait zuten. Ondoren, zonaldeko garagardo lantegi bateko kaxekin, liburutegi zaharreko eremuan, liburuok gordetzeko eta irakurtzeko balioko zuen ekipamendu berriaren itxura izango zuenaren 1:1 eskalako prototipoa eraiki zuten auzotarrek.

Prozesuaren arrakastak, benetako liburutegi berria eraikitzeko beharrezkoa zen gobernuaren laguntza lortzeko balio izan zuen, zeinek bota berria zen inguruko lantegi bateko materialea liburutegiaren benetako bertsioa eraikitzeko eskaini zuen. Egun liburutegia eguneko 24 orduetan irekita dago eta auzotarrak dira bere kudeaketa egokiaren arduradunak.

“Den Norske Opera & Ballett”, esan bezala, oso bestelako proposamena da. Jatorria Osloko zentrutik nahiko distantziatua zegoen Bjørvika eremua hirira hurbiltzearen gobernuaren erabakian dago. Hortarako bertan Osloko opera zein Edvard Munch Museoa bezalako ekipamendu kultural berriak eraiki egin ziren. Bjørvikako portuko ur lasaietatik azaleratzen den, Snohetta norbegiar arkitektura estudioak diseinaturiko, Osloko operaren inguruko hirigintza lanak jaso zuen saria.

Eraikinaren inguruko gainazal eta aldapa hauek, bertatik paseatzeko, kanpoko ikuskizunak ospatzeko zein hiriaren ikuspegietaz gozatzeko espazio paregabean bihurtzea izan da saria jasotzearen arrazoi nagusia. Espazio publiko urbanoaren Europar saria Bartzelonako Kultura Garaikidearen

Zentroari, CCCB delakoa, loturiko ekimena da. Sariaren jatorria 1999. urteko “Europako errekonkista” izenburua zeraman erakusketan kokatzen da. Antolatzaileek, Europako hainbat hiritan ematen ari ziren espazio publikoen birgaitzeen aniztasuna ikusita, hauen jarraipena egitea interesgarritzat jo zuten, prozesu hauen testigu izatearen papera izatea aukeratu zuten. Honetarako bi urtez behingo saria sortzea otu zitzaien: Espazio publiko urbanoaren Europar saria.

Hemen aipatutako bi proiektu hauek sakonago edota bilduma osatzen duten besteetakoren bat ezagutu nahi izanez gero, informazio zabala eskaintzen duen ekimenaren web orrira joatea badago. Horretaz gain, gaiaren inguruko erakusketa, ekintza eta bestelakoen berri ere ematen da bertan.

Espazio publikoaren inguruko proiektuekiko interesa izatekotan, beste bi erreferentzia hemen: Project for Public Spaces: espazio publikoak diseinatzerakoan komunitatea eta harremanak eraikitzea posible egiten dituzten proiektuak aldarrikatzen dituen New York-eko elkartea. Helburu horiekin konferentziak, kurtsoak, argitalpenak eta bestelakoak eskaintzen dituzte “Placemaking” delako teorian beraien lana oinarritzen duten hauek.

Post it city: espazio publikoen aldiko erabilera anitzak (aldikoak, anonimoak edota legearen kontrakoak) aztertu eta biltzen dituen proiektu benetan bitxia.

* Argazkiak: “Open-Air-Library”, “Den Norske Opera & Ballett”: www.publicspace.org, “Project for Public Spaces”: http://www.pps.org/.

OHARRA: post-aren etiketak: Espazio publikoa, arkitektura, espazio publiko urbanoaren Europar saria, CCCB, Project for Public Spaces, Post it city, New York, Bartzelona, Magdeburg, Oslo.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button