ARTEA

Orainaldia hipnotizatzeko tresna gisa

Azaroaren 26ra arte, Bilboko La Taller galerian Charo Garaigorta artistaren 1/400 Korridore Konplexuen Institutua izeneko erakusketa izango da ikusgai.

Charo Garaigortak bere lan artistikoa Body of work ezberdinez elikatzen den mural handi bat bezala ulertzen du. Mural hori osatzeko erabiltzen dituen formatuak marrazkiak, animaziozko filmak, testuak eta objektuak dira. Bere interesa, “eszentrikoa eta elastikoa, arkitektura, hirigintza, biologia, literatura edo zientzia bezalako esparruek zeharkatzen dute, eta fikziozko planteamendu batetik formulatua dago, utopia pertsonalaren (inozentzia) eta distopia sozialaren artean”.
Bere piezek “orainaldia hipnotizatzeko tresna gisa funtzionatzen dute, ideiak etorkizunera eramateko.”

1/400 Korridore Konplexuen Institutuan erakusketa proiektuan, Garaigortak maketa edo pieza eskultoriko moduko bat eta berau eraikitzeko prozesuaren hondakin gordinez osatutako collage batzuk aurkeztuko ditu.

Artistak New York hiriaren testuinguruan garatu zuen bere lana, EHUn Arte Ederrak amaitu ondoren. New Yorkera Columbia Universityn Arte eta Hezkuntza ikasketak egitera joan zen. Hezkuntza sail ezberdinetan lan egiten du: MOMA, The Bronx Museum, for the Arts., El Museo del Barrio eta Guggenheim NYC. 2001az geroztik, Artium, Arte Garaikideko Euskal Museoko hezkuntza eta publikoarentzako programen saileko arduraduna da.
Besteak beste, Rekalde Aretoan (Bilbo), Casa de American (Madril), Hessel Museum of Art at Bard Collegen, Parker ‘s Boxen, Galleryn (NY) erakutsi du bere lan artistikoa; bai eta Art in General (NYC), The Bronx Museum for the Arts (NY), Centro Cultural São Paulo (Brasil) eta Museu de Arte Contemporânea do Ceará (Fortaleza, Brasil) ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button