IKUS-ENTZUN

Euskarazko film laburrak, Londresen eta Parisen

Laburbira euskarazko film laburren jaialdia Londresen eta Parisen izango da. Ostiralean, martxoak 8, Londresko Oxford Housen izango da emanaldia, London Basque Society elkartearen eskutik. Gero, martxoaren 23an, Parisen proiektatuko dira filmak; emanaldia Pariseko Euskal Etxeak ondu du.

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak Laburbira euskal film laburren jaialdiaren hamargarren edizioa ondu du aurten. Astelehenean, martxoak 4, Erandion abiatu zen zinemaldi ibiltari hau, Erandion, eta martxoaren 29ra arte Euskal Herriko eta Diasporako hainbat tokitan izango da, tartean, martxoaren 13an, Lasarte-Orian eta Azpeitian; 15ean Areatzan, eta 17an, Mutrikun. Egileak eta ikusleak elkarrengana hurbiltzeko asmoz, saio batzuetan solasaldia egingo da zuzendariekin, emanaldiaren ondoren.

Aurten zortzi lan aukeratu dituzte Laburbiraren baitan: Beerbug (Ander Mendia), Berriro igo nauzu (Carlos Rodriguez), Desentxufatuak (Bernues anaiak), Deus et machina (Koldo Almandoz), Elkartea (Kote Camacho), Hamaiketakoa (Telmo Esnal), Oinaze egoitzak (Oihan Amezua, Karlos Ibarbia, Netzer Bereziartua, Asier Sustaeta) eta Tortila (Iñigo Lopez).

Honatx Berriro igo nauzu filmaren trailerra:

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button