IKUS-ENTZUN

“Norberaren gela” dokumentala, Durangon ikusgai

Apirilaren 20an, 19: 00etan, Ainhoa Urgoitiak eta Enrique Reyk zuzendutako Norberaren gela dokumentala proiektatuko da Durangoko Arte eta Historia Museoan. Dokumentala Eulalia de Abaitua eta Allende-Salazar (1857-1943) lehen euskal argazkilariari buruzkoa da. Proiekzioaren egunean,  Ainhoa Urgoitia zuzendariak egindako lanari buruzko solasaldia eskainiko du.

Dokumentalak Abaituaren bizitzaren zertzeladak jasotzen ditu, hortik gaur egun argazkigintzan aritzen diren emakumeengana heltzeko, hala nola Elssie Ansareo, Erika Barahona edo Maied Urrutia. Horietariko batzuengan Virginia Woolfek bere garaian aldarrikatu zuen gela propioaren oroitzapena agertzen da. Deigarria da Eulalia Abaituaren biografo Maite Jimenez Ochoa de Aldak egiten duen baieztapena, argazkilaria bizkaitarrak bere argazkiez gain, ez zuela idatzizko lekukotasunik utzi, ez gutunik, ez ohar soilik, bere irudien bidez bakarrik hitz egin nahi izan balu bezala eta hitzaz mesfidati balitz bezala.
Mende aldaketa hari buruzko ebidentzia mutua utzi zuen egileak, bai eta burgesa ilustratua zen aldetik jada desagertzen ari zen mundu tradizionala dokumentatzeari ekin zionean.

Hortaz, film gogoangarria, ongi armatua eta hobeto zuzendua, formaren aldetik proposamen artistikoa izateaz gain, etorkizunean gogoeta egiteko pizgarri ona izango dena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button