
Txalo Produkzioak taldeak Arizona piezaren estreinaldia egingo du bihar, hilak 25, Barakaldo Antzokian. Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola antzezle famatuak oholtza gainean ikusteko aukera egongo da.
Lanaren korapiloa hauxe duzue: Georgek eta Margaretek beren mugak defendatu behar dituzte. Bizilagunak hor daude, zelatan, ahalik eta deskuidurik handienean gurutzatzeko zain. Baina, Margaret galdera gehiegi egiten hasten denean, komedia musikala, bere bizitza zena, tragedia basati bihurtzen da.
Arizona ez dago hain urruti. Arizona hemen dago, Ceutan, Melillan, gure hiri bakoitzean, gizaki batek bizitza hobea lortzea eragozteko altxatzen den harresi bakoitzean”.
Arizonako estatuan, AEBk Mexikorekin duen mugara doazen bi gringo dira protagonistak. Beren eginkizuna aberria balizko arrotzengandik defendatzea da, eta bide batez, mugei buruz hausnartzea, baina topatuko dutena herrialdeen eta gizakien arteko inkomunikazioa izango da.
Juan Carlos Rubioren testuak “mugei, migrazioari, giza ergelkeriari eta manipulazioaren mugei” buruzko gogoeta egiten du, eta horretarako bizitzaren basamortuan galdutako bi gizakiren arimaren erretratu tragikomikoa egiten du.