MUSIKA

Old 97’s banda estatubatuarrak Bilbon joko du gaur

Old 97’s taldea Dallas hirian eratu zuten Rhett Miller et Murry Hammond musikariek, 1993an. Country-rock alternatiboaren aitzindariak dira, besteak beste, Uncle Tupelo, Green on Red edo Jayhawks izen ezagunekin batera.

Bada, estatubatuarrak Bilboko Kafe Antzokiko Kutxa Beltzean (goiko solairuan) joko dute gaur, 21:00etatik aurrera.

Taldearen proposamenean country sustraiak eta power-pop melodiak nabarmentzen dira. Iaz, Most Messed Up diskoa argitaratu zuten. Disko horretan, gainera, luxuzko kolaboratzaileek parte hartu zuten, tartean, The Replacements taldeko Tommy Stinson eta Neko Case musikariarekin aritzen den Jon Rauhouse. Old 97’s-en diskoek adituen laudorioak jaso dituzte, baina ez dute disko askorik saldu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button