BESTELAKOAK

“Izu Giroa” fanzinearen ale berria

Punk-rock, hardcore, Oi!, street-punk eta bestelako estilo oldarkor eta kaletar ardatz dituen euskarazko fanzinearen ale berria plazaratu berri dute. Izu Giroa urtean behin argitaratzen da, eta ale berria 23. zenbakia da.

Edukien harira, erreportaje luzeak eta elkarrizketak dira nagusi. Hala, fanzinearen arduradunek ondoko taldeak elkarrizketatu dituzte: Kuma No Motor, Disparo, Bitch Witch, The Safety Pins, Juanita y los Feos eta 28 Eskupitajos de Semen.

Erreportajeak, berriz, ondokoak dira: Donostia Proto-punk izenburupean, 70eko hamarkada amaieran Gipuzkoako hiriburuan eratutako Brakaman eta Negativo taldeak izan dituzte hizpide; 80ko urteetako AEBetako Reagan Youth hardcore bandari buruzko testua ere jaso dute, eta, amaitzeko, Punk & Disorderly izenburuko bilduma-sail mitikoa ere jorratu dute.

Horrekin batera disko eta kontzertu iruzkinak ere bildu dituzte 23. ale honetan, zeina azal ederrarekin datorren jantzia.

Fanzinea etxean jaso nahi izanez gero, eska ezazu!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button