ARTEA

Lotuta dagoenari buruzko itaunak

Iruñeko Ziudadelako Mistoen Eraikinean Nerea Lekuona artistak Desataduras erakusketa paratu du urtarrilaren 9ra arte. Erakusketa kolorezko paper handien gainean hitz, esaldi eta joko optikoekin eraikitako hainbat instalaziok osatzen dute, eta Trantsizioaren etapa politikoari buruz hausnartzeko gonbita egiten dute.

Artistarentzat lotuta dagoen guztiak beti sorrarazten ditu galdera zehatz batzuk. Kasu honetan Transizioak ere hainbat lotura planteatzen ditu, eta historiaz hitz egin beharrean politikaz berba egiteko tartea eskaintzen du. Horrexegatik erakusketa honetan desegite baterako materiala agertzen da arte garaikidea egiteko erraminta gisan.

Paper handietan hitzak eta lerroak idazti ditu artistak, eta horiek guztiek instalazio handia osatzen dute, eta denak testu handi eta esanahiz errekargatu bat sorrarazten du.

Nerea Lekuona (Gasteiz, 1976) artistaren lanean irudiak, idazketak, ekintzak, mediazioa eta analisiak batzen dira gaur egungo gertaera baten inguruan. Bere ibilbidean diseinuan, zineman eta bideoan egin ditu formazioak talentu handiko adituekin, tartean, Esther Ferrer, Isidoro Valcarcel Medina, Daniel Canogar, Miguel Trillo edo Luis de la Alas.

Hainbat ekimenetan hartu du parte: Proyecto Amarika (2008-201), Artbanchel 2018 jaialdia, Praxis programa, …. Plusmarca Euskadi eta VEGAP bekak jaso ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button