IKUS-ENTZUN

Kritika zinematografikoaren zikloa, Basaurin

Caostica elkartea Basauriko Ibaigane Kultur Etxean dinamizatzen ari da aste honetan Zine Kritika Zikloaren gaineko jarduerak.

Gaur berton,  Borja Crespok hitzaldi bat emango du: Escribir sobre cine, cómic y cultura popular, 19:00etan hasita.
Halaber, datozen egunotan, honako kultu-zintak proiektatuko dira, aurretik aurkezpena eginda, eta mahai-inguru aberasgarri batekin: Akira (Katsuhiro Ōtomo, Japonia) azaroak 25, 18:30ean. Japoniako animazio-zinemaren arrakasta handienetako bat da, izan ere Asiako herrialde horretako superprodukzio aparta izan zen; kritika bikainak izan zituen, bai istorioa harrigarria zelako, bai estilo bisual dotorea eta irudimentsua zuelako. Laburbilduz, anime zinemako lan hau funtsezkoa da.
Abenduaren 2an, Snowpiercer (Bong Joon-ho, Hego Korea) filma ikusteko parada egongo da. “Berotze globalaren arazoa konpontzeko esperimentu batek porrot egin eta ia suntsitu egin zuen Lurreko bizitza. Snowpiercer trena munduan barrena zebilen, betiere mugimenduan dagoen motor batek bultzatuta, eta bertako bidaiariak soilik atera ziren bizirik”.
Azkenik, abenduaren 9an, Bacurau (Kleber Mendonça Filho & Juliano Dornelles, Brasil) filma proiektatuko da. “Etorkizun hurbilean… Bacurau herria doluan da Carmelita matriarkaren heriotzagatik. 94 urte zituela hil da. Egun batzuk geroago, bizilagunak konturatu dira herria mapatik ezabatzen ari direla”.
Kleber Mendonça Filho-k eta Juliano Dornelles-ek sinatzen dute distopia ironiko eta basati hau, Cannes-eko zinemaldian. Epaimahaiaren Saria  jaso zuena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button