ESZENA

Koreografia berrien estreinaldiak, Zarautzen eta Donostian

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Sarearen bitartez antolatutako Dantzaren XVII. Zirkuituak programazio bikoitza osatu du astebururako. Bihar, irailaren 10ean, Larrua proiektuak Ojo de buey koreografia estreinatuko du Zarauzko Modelo aretoan, eta hurrengo egunean, Cielo Raso konpainiak Hamaika lana estreinatuko du Gazteszenan.

Larrua Proiektua dantza garaikideko konpainiaren Ojo de buey pieza Euskal Herriko idi-probetan inspiratutako dantza da, animaliaren eta gizakiaren arteko lotura adierazten duena. Lanak gogoeta kritikoa egin nahi du idi-proben errealitateaz, idiaren ikuspuntutik. “Hierarkia eta lengoaia fisikoa, hala plazako lehian nola zelaian”. Hiru dantzariren bitartez, lanak horrelako lekuetan emakumerik ez izateaz hausnartzen du, bai eta kirol horretako moraltasunaz.
Jordi Vilasecak eta Aritz Lopezek zuzentzen dute kolektiboa, zeinak pieza guztiei ikuspegi pertsonala, fisikotasuna eta emozioa ematen dizkien. Larruak ez du koreografikoki soilik funtzionatu nahi, eta prestakuntzari eta beste arlo batzuei ere heldu nahi die.

Beste aldetik, Cielo Raso konpainiak Hamaika lanak ikusmenik ezaren egintza gauzatzen du.  Begiak itxita dituzten lau dantzari aritzen dira. “Nondik doazen ikusi ezinik, gidari batzuk baino ezin dira lagundu, soka estu tenteak, paisaia definitzen dutenak, espazioa diseinatzen dutenak, baso moduko bat bezala, espazioaren muturretik muturrera, eta bazter guztiak bakarrik gurutzatzen dituztenak dantzariei eusteko, hauek igotzen eta jaisten diren ibilbideak marraztuz doazelarik”. Pieza fisikoa itsu-itsuan egiten du Hamaikak.
Cielo Raso Euskal Herrian egoitza duen dantza konpainia da, eta tradizioa, gorputzaren indarra, erresistentzia, borroka primitiboa, sinbologia eta poetika erabiltzen ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button