MUSIKA

Eneritz Furyak kantariak kontzertua eskainiko du, Gernikan

Bihar, otsailak 18, Gernikako Lizeo Antzokian, Eneritz Furyak kantariak Emadan diskoaren aurkezpen-kontzertua eskainiko du.

Eneritz Furyak kantariak, Kasernarat taldean aritu ondoren, 2017an atera zuen bere bakarkako lehen lana. Hainbat sari jaso ditu, horien artean Gaztea Maketa Lehiaketako Kafe Antzokiaren saria, eta Euskal Herritik kanpo Katalunian, Galizian, Frantzian, Belgikan, Alemanian, Suitzan eta Italian eman ditu kontzertuak.

Eneritz Furyaken azken lana Emadan izan da. Lan berrian folk, pop edo postrocka elementu garaikideekin uztartu ditu, euskarazko kantuari beste ikuspuntua emateko.
Eta betiko legez, gitarra eta sintetizadorez lagunduta bere ohiko zuzeneko ederra eskainiko du.
Musikan adituen esanetan, “Hitz poetiko ilunkarak kantatzen dituen ahots berezi eta pertsonala da Eneritz Furyakena. Heterodoxoegia folk konbentzionaleko ikuspegi hertsiarentzat, popetik ez da urrunegi, baina punka da osagai ezinbestekoa bere kantuetan. Sortzeko modu sinpleagatik, kantuen trinkotasunagatik, bere kabuz eta eskura dituen tresna apurrekin produzitu nahiz grabatzeagatik”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button