MUSIKA

Andrzej Olejniczak & Iñaki Salvador, Arriolako jaialdian

Azaroaren 13tik 23ra bitarte, Arriolako XXV. Jazz Blues Jaialdia egingo da, Elorrioko Arriola Antzokian. Guztira, zazpi kontzertu ondu dituzte antolatzaileek, tartean, azaroaren 20an, Andrzej Olejniczak eta Iñaki Salvador musikariak bilduko dituena.

Andrzej Olejniczak poloniar saxofonista eta Iñaki Salvador piano-jotzaile donostiarra berriro batuko dira Elorrion, izan ere, bi musikariek Catch izenburuko lana grabatu zuten, 1993an; diskoak pieza originalak biltzen ditu. Bada, aurtengo Donostiako Jazzaldian jo eta gero, poloniarra eta donostiarra berriro ikusteko aukera izango da Elorrrion.

Egitaraua, baina, Joseba B Lenoir blues estiloko gitarra-jotzaileak irekiko du, azaroaren 13an; Lenoir bikote formatuan arituko da, Felix Buff (Willis Drummond) bateria-jotzailearekin batera.

Gainerako datak hauexek izango dira: azaroaren 14an, Juan Ortiz trio; 15ean, Tino Gonzales, Leburn Maddoz, Julio Lobos & Antonio Serrano; 21ean, Gabacho Connection; 22an, Slam Allen; eta, amaitzeko, 23an, Txus Blues eta Jose Bluefingers, bi horiek Portalekuan joko dute.

Informazio gehiago: arriolaka.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button