MUSIKA

Txileko Ana Tijoux hip hop artista Leioan izango da bihar

Frantzian jaio arren, Ana Tijoux musikariak Txilen garatu du bere jarduera profesionala. Hala, 1997 urtean freestyle estiloa jorratzen hasi zen Arraya Homie Clanekin, eta gero, 1998an, Makiza taldea eratu zuen, zeinak arrakasta handia erdietsi zuen herrialde horretan. Milenio berriarekin batera, Savia Nueva taldea abiatu zuen. Sasoi horretan bere bakarkako ibilbidea egiten hasi zen MC gisa. Horrela, 2007 urtean bete lehendabiziko lana plazaratu zuen, Kaos. Urte horretan, hain zuzen, bere laguna den Julieta Venegasekin kolaboratzen hasi zen.

Bere azken lana, 1977, Oveja Negra Prodiccionesekin kaleratu du eta iazko maiatza eta iraila bitarte grabatu zuen. Diskoan hamaika kolaboratzailek parte hartu dute, tartean, Agustin Moya saxo jotzailea, Bubaseta rap artista, edota Invincible izena duen Detroit hiriko MCa, zeinarekin Myspace webgunearen bitartez jarri zen harremanetan. Kultura anitzeko erritmoak biltzen duen hip hop artistaren lanik intimoena da 1977.

Txilekoarekin batera, Mad Muasel dacehall estiloko promesa gaztea izango da; erritmo fresko eta dantzagarriak barreiatuko ditu.

Radiationek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button