LITERATURA

Julene Azpeitia Ipuin Lehiaketarako epea hil honetan amaituko da

Zumaiako Udalak, literatur sorkuntza bultzatzeko asmoz, Julene Azpeitia Ipuin Lehiaketa abiatu  du. Ipuin lehiaketaren 33. edizioa da aurtengoa, eta irailaren 30era bitartean aurkeztu ahal izango dira lanak, hortaz azken egunetan gaude.

Ipuinak euskaraz idatzita egon behar dira eta, originalak eta argitaragabeak izango dira. Gai libreko ipuinek gutxienez 6 orrialde eduki beharko dituzte eta gehienez 15.  Idazlanak izenburua bakarrik eramango du agerian eta idazlearen izena ezin izango da inon aipatu. Idazlanarekin batera, gutun-azal itxi bat bidali beharko da, kanpoaldean idazlanaren izenburua jarrita, eta barrualdean, berriz, egilearen izen-abizenak, telefonoa, helbide elektronikoa eta NAN agiriaren fotokopia. Lanak posta elektronikoz ere bidali ahal dira, euskara@zumaia.eus  helbidera.
Idazlanak helbide honetara bidali beharko dira, Julene Azpeitia 33. ipuin lehiaketarako dela adierazita: Zumaiako Udala. Euskara Zerbitzua.Foruen plaza 120750 Zumaia.

Sariak honakoak dira: Lehen saria: 3.000 €; Bigarren saria: 1.500 €; Zumaiako onenaren saria: 1.000 €.

Xehetasun guztiak, hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Ikuskatu

Close

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu