LITERATURA

Unai Elorriaga idazlea Erroman

Datorren apirilaren 4ean, Associazione Culturale Euskara elkarteak eta Gran Via argitaletxeak gonbidatuta, Unai Elorriaga idazleak bere lanari buruzko berbaldia eskainiko du Erroman. Izan ere, argitaletxe honek idazle bilbotarraren bi eleberri itzuli ditu italierara: SP-rako tranbia (Un tram a SP) eta Vredaman (Le pianti, per esempio, no bevono caffellatte).

Erromako elkarte euskaltzaleek bere egitaraua Elorriagaren bisitaren arabera moldatu dute. Beti bezala, askari batekin hasiko da arratsaldea, 18:30tan, eta ondoren Elorriagak italierara itzulitako bere lanen pasarteak irakurriko ditu. Ondoren idazle bizkaitarrak ekitaldi honetarako idatzi duen testu berri bat ere aurkeztuko du.

Unai Elorriaga Bilbon jaioa da, 1973 urtean. Filologia ikasi zuen eta irakaskuntzan eta itzulpengintzan aritzeaz gain, hainbat hedabidetan kolaboratzen du. Egungo euskal literaturako idazlerik garrantzitsuenetako bat da eta Espainiako Narratiba Saria jaso izan duen idazlerik gazteena da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button