LITERATURA

Joxean Agirre idazleak “Distira eta alderantzia” lana kaleratu du

Joxean Agirrek Distira eta alderantzia (Elkar) lana plazaratu du, eta bertan joan den mendeko Pariseko gizartea irudikatu nahi izan du.

Lanaren trama honakoak duzue: Parisen gaude, 1920ko hamarkadan. Euskal Herriko baserri batetik heldu eta argazkilari bihurtu den Maria Garrastazuk, Luxenburgo parketik bere eguneroko itzulia ematen ari dela, neskato galdu bat topatuko du, zuberotarrez hitz egiten duen neskatxa bat bere amari deika eta negarrrez, eta honen ama topatu nahian emango dituzte hurrengo egun eta asteak.
Bilaketa honetan, besteak beste, Belle Époque-ko glamourraren bestaldea ezagutuko dugu: ez goi mailako modaren diseinatzaile, modelo eta bezeroak, baizik eta lantoki ilunetan arropa garesti horiek josten aritzen diren jostun apalak.

Josean Agirre soziologoa da ikasketaz eta idazle amorratua ere bai. Bereak dira Romain zen bere izena, Adiskide bat nuen, Nobela errealista bat, edota Ispiluak eta Itsasoak liburuak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button