IKUS-ENTZUN

“Zinemako heroiak” zine zikloaren azken saioa, Iruñean

Iruñeko Sanduzelaiko Civivoxetan Maria Castejon adituak koordinatzen duen Zinemako heroiak zine zikloaren barruan, bihar, 18:00etan, Céline Sciammak zuzenduriko Girlhood (Bande De Filles) (Frantzia, 2014) filma ikusteko parada egongo da. Zikloa urrian hasi zen eta horixe izango da azken emanaldia.

Zikloaren helburua emakumeen unibertsora gerturatzea da: “iristen zaigun zinemaren zati handi batek genero estereotipo eta rol desberdinak indartzen ditu. Ziklo honetan, filmek beste ikuspuntu batetik ikusaraziko digute zinema, elkarrizketa eta emakumeen film-unibertsoa aberasten duten beste erreferente batzuen behaketa ahalbidetzen duen ikuspuntutik”.

Diogun bezala, programazioa urriaren 5ean abiatu zen Iturraman, Björn Runge zuzendariaren The wife izeneko lanarekin. Biharko asken lan horrek, Girlhood filmak, Marieme nerabearen bizitza kontatzen du. Familia- eta eskola ingurune zapaltzailetik askatu nahirik, neska errebeldeen banda batean dabil arauei aurre egiteko. Girlhood, oroz gain, nork bere burua aurkitzeko istorio bat da, ikaskuntza- eta independentzia-istorio bat, eta gazte eta beltza izateak berarekin dakarren eta esan nahi duen guztiaren istorioa. Céline Sciammak filmatutako filma erabat konprometitua dago neska nerabeekin eta haiek bizi diren Frantziako auzo pobreekin.

Zikloaren programazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button