BERTSOTAN

Joseba Artza onena “Udabarriko Faseko” azken aurreko kanporaketan

Joan den larunbatean, Arrigorriagako Lonbo aretoan, BBTko Udabarriko Faseko azken aurreko saioa jokatu zen. Arrigorriagan Ander Aldazabal, Arkaitz Zipitria, Galder Bilbao, Igor Galarza, Joseba Artza eta Unai Mendiburu elkartu ziren. Guztien artean eta saioko irabazlea Etxebarriko Joseba Artza izan da, 183,5 punturekin

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarriko Fasean bederatzi saio jokatuko dira guztira, eta hala, hurrengo asteburuan Udabarriko Faseko azken kanporaketa jokatuko da eta bertan jakingo dira zeintzuk izango diren Udagoieneko Fasera pasatuko diren bertsolariak. Maiatzaren 22an izango da, Getxoko Fadura kiroldegian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button