LITERATURA

Eako Poesia Egunak

Gaur abiatuko dira Ean aurtengo Poesia Egunak, literatura, poesia eta paisaiaren inguruan hausnartzeko erronkarekin. Barikutik aurrera, eta igandera bitartean, euskal literaturaz eta bereziki poesiaz hitz egiteko paisaia osatuko da kostaldeko herrixka horretan.

Gaur berton, uztailak 15, Josu Martinezek eta Iratxe Fresnedak Gure sorlekua fotogrametan izeneko solasaldia izango dute, Eskolondoko liburutegian, 20:00etan. Horren ostean, 22:30ean D´Capricho taldeak Andrazkubak kantaldia eskainiko du.

Larunbatean, uztailak 16, Lutxo Egiak eta Inunek Hiri hori da hiri hau hitzaldia egingo dute Eskolondoko liburutegian, 11:00etan. Eguerdi aldera, Pako Aristi eta Itziar Gomez bikoteak Arrotz eta eder, poemak eta prosak errezitaldia egingo du.
Herri-bazkariaren ostean, Eider Rodriguez, Lorea Agirre, Anari, Idurre Eskisabel, Amagoia Gurrutxaga, Maialen Lujanbio, Ainara Lasa, Kattalin Miner, Jule Goikoetxea, Danele Sarriugarte eta Mursegok osaturiko kolektiboak Baltza nazela dineure izeneko errezitaldia egingo du Bedaronan.
Gau partean bi ekitaldi programatu dira: Ardoa eta odola (Wino i crew) ikusgarria Celosamente Gordea, Napoka Iria eta Joseba B. Lenoirren eskutik, eta kantaldia Mursego eta Kalakan taldearekin.

Azken egunean, uztailak  17, Landa eremua literaturak kontatua hitzaldia egingo du Elurre Iriartek, 11:00etan eta Eskolondoko liburutegian. 13:00etan Iñigo Astiz, Gari eta Oier Aldekoak Gaizki moldatzen dira kontzertua eskainiko dute.
Azkenik, arratsaldean, Goizalde Landabaso, Galder Perez eta Ane Zabalak Babeserako kopia errezitaldia eskainiko dute, 17:30ean, Natxituko bolatokian.

Jose Angel Lasa (Legorreta 1948) eskultoreak bat-bateko kolaborazioa eskaini du Eako Poesia Egunetarako, eta Horizonte Urdina izeneko obra egin du. Beste  aldetik, Erramun Landak ekimenerako kartela ondu du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button