LITERATURA

Leire Bilbao, Espainiako Haur eta Gazte Literaturako saritua

2025eko Haur eta Gazte Literaturako Espainiako Sari Nazionala Leire Bilbao Barruetabeñak jaso du Klera (Elkar) lanagatik. 30.000 euroko saria Kultura Ministerioak eman dio.

Epaimahaiaren arabera, lanaren edertasun poetikoaz gain, idazleak kulturaren, bakearen eta bizikidetzaren aldeko konpromezua erakusten duen proposamen bat aurkezteagatik eman diote saria, gerra eta heriotza bezalako gai gordinak umeentzako modu ulergarriago baten eskainiz.

Klera karga liriko sakonarekin eta mezu indartsu batekin idatzia dela azpimarratu du epaimahaiak, eta etiketarik gabeko literaturaren adibidea dela. “Pieza delikatua eta beharrezkoa, giza izaeraren alderdi sakonenetan errotua”, gehitu dute.

Informazio gehigarria hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button