MUSIKA

Larunbatean egingo dute internet bidez Next Fest jaialdiaren finala

StereoZona webguneak bigarren urtez antolatu duen internet bidezko musika jaialdia da Next Fest. Izan ere, jaialdi hau zuzenean transmititzen da sarearen bitartez, baina ikus-entzuleak etxean daude, eta ez agertoki aurrean. Jaialdia larunbatean, hilak 17, egingo da, 18:00etatik aurrera.

Bigarren edizio honetan Euskal Herriko lau taldek parte hartuko dute: webgunearen erabiltzaileek aukeratu dituzten Kale Gorrian, Urban eta The Skalones, eta talde gonbidatu gisa Capsula. Orotara 16 finalista izan dira.

Kontzertuei dagokienez, ikus-entzuleek etxetik bozkatu ahal izango dute, eta horretaz gain, next botoia ere sakatu ahalko dute. Erabiltzaileen erdiak gehi batek horrela eginez gero, zuzenean ari den taldeak kantuz aldatu beharko du.

Jaialdiaren xedea Euskal Herriko talde hasi berriak sustatzea da.

Ekimenaren xehetasun guztiak Next Festen webgunean biltzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button