BESTELAKOAK

“Gazte sortzaileak beka”, Oihaneder Euskararen Etxean

Gazteek gazteentzat sortutako euskarazko ekitaldi kulturalak bultzatzeko xedez, Oihaneder Euskararen Etxeak Gazte sortzaileak beka abiatu du

“Zer esana baduzu, eta gainera, denon aurrean hitz egin, antzeztu, kantatu, bertsotan adierazi, irudiekin azaldu, bakarrizketan aritu nahi duzu. Ideiari forma ematen eta taularatzen lagunduko dizugu beka honen bidez”.

Beka ahozko ekitaldi kultural bat sortu eta burutzeko bideratuko da. Antzerkia, bakarrizketa, musika, bertsolaritza, poesia-emanaldia, ikus-entzunezkoa, performancea, diziplinen arteko nahasketa…, Bakarkakoa edo taldekoa eta euskaraz. Horretarako 21.000 euro jarriko dira.

Beka jaso eta 6 hilabetera ekitaldia estreinatzeko aukera izango da. Proiektuak  uztailaren 1era arte aurkeztu ahalko dituzte 17 eta 35 urte bitartekoek.

Informazio guztia, hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button