ARTEA

Infernua, purgatorioa eta zerua

Gaur, maiatzaren 25ean, arratsaldeko 18:00etan, La Divina Commedia erakusketa kolektiboa inauguratuko da Durangoko Arte eta Historia Museoan. Uztailaren lehen egunetara arte izango da ikusgai Dante Alighierik idatzitako lana oinarritzat hartu duen erakusketa, Massimiliano Tonelli artista, poeta eta kritikariak komisariatu duena.

La Divina Commedia, 1304 eta 1321 artean idatzia, Dantek Infernuan, Purgatorioan eta Paradisuan zehar egindako bidaia kontatzen du, Virgilio poeta erromatarraren gidaritzapean. Bidaia honetan zehar bere nortasuna aurkituko du. Baina, antzinatik, bidaiak giza bizitza irudikatzen du, halako moldez non esperientziak eskuratzeaz gain sinbolismo bat bilatu behar baitzaio etapa bakoitzari, ibiltaria igarotzen den urrats bakoitzari: infernua gauean hasten da, etsipenaren baliokide; Purgatoriora iristea egunsentian gertatzen da, itxaropenaren ikur, eta Paradisuan sartzea, berriz, eguerdian, argiaren betetasunean, salbazioaren ikur da.
Maisulan hori da erakusketa horren abiapuntua. Bertan, bertako artistek, euskal artistek, estatuko artistek eta baita nazioartekoek ere, erakusketa honetarako lan esklusiboak sortu dituzte Danteren testuan oinarrituta.
Infernua, purgatorioa edo zerua erakusketa honetan daude, eta honako artista hauen lanak biltzen dira bertan: Magdalena Albendea (Pintura), Milo Bianca (Grabatua), Jose Cobo (Eskultura), Maria Jesus Cueto (Instalazioa), Teresa Confer (Eskultura), Juan Diaz (Pintura), Alberto Muñoz (Collage eta poeta), Carlo Lauricella (instalazioa), Giusi Naletto (teknika mistoa), Natividad Navalón (Kontzeptuala), Arianna Oddo (instalazioa), Gloria Pereda (Pintura), Jose Maria Pinto (Pintura), Chema Prieto (Argazkia), Josu Rekalde (Bideoartea), Daniel Tejero/Raquel Barrionuevo (Instalazioa), Massimiliano Tonelli (Instalazioa-permorfance) eta Maria Jose Zanón (Eskultura).

Danteren testuek mota guztietako artistengan, margolariengan, eskultoreengan, poetengan, musikariengan eragin eta inspiratu dute azken 700 urteotan, hori dela eta, erakusketa honetan ikusgai dauden lanak ez ezik, poesia, musika eta zinema emanaldiak ere izango dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button