ARTEA

Azkuna Zentroaren sorkuntzaren aldeko apustua

Azkuna Zentroak bi deialdi berri ireki ditu, artistei, sortzaileei, komisarioei, erakundeei eta/edo testuinguru artistiko eta kulturaleko erakundeei zuzenduta: Babestu eta Lanean.

Sorkuntza garaikidea babesteko Babestu programaren bidez “zentroko programazio-ildoekin lotutako lau proiektu hautatuko ditu: arte bisualak, arte biziak, literatura, zinema eta ikus-entzunezkoak. Egoitzak 6.000 euroko zenbateko ekonomikoa du proiektu bakoitzeko, Azkuna Zentroaren azpiegiturez, aholkularitzaz eta bitartekaritzaz gain”.

Era berean, prozesu eszenikoei laguntzeko Lanean programa ireki da. “Deialdi honen helburua sorkuntza eta zabalkunde artistikoaren garapena bultzatzea da, arte biziei lotutako 2 proiektu hautatuz. Prozesu hauek Lantegia. Ideien laborategian emango dira, Azkuna Zentroak proiektu artistikoak ekoizteko eta bistaratzeko duen espazioan. Diziplinarteko lanbide-espazio horiek erabiltzeak trukea eta esperimentazioa errazten ditu. Egonaldiak 1 edo 2 aste iraungo du eta 2025eko lehen seihilekoan egingo dira. Kasu honetan, proiektu bakoitzera gehienez 1.500 euro gordin bideratuko dira astebeteko egonaldietarako, eta 3.000 euro gordin 2 asteko egonaldietarako, ekipamenduaz eta egoitzako egonaldian ostatu hartzeko aukeraz gain”.

Bi programen deialdia irailaren 8ra arte izango dira zabalik, eta horien gaineko informazioa guztia hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button