MUSIKA

“Hi(ZKI)bridoak” zikloaren bigarren hitzordua bihar

Bihar, urriak 22, Hi(ZKI)bridoak zikloaren udazkeneko bigarren hitzordua antolatu da Bilboko Euskararen Etxean, 19:30etik aurrera.

Loraldia jaialdiarekin ondutako Muga ikusgarria (jaialdiarekin azken zita), Anfetamiña Xabier Montoiaren lehen liburuan oinarritutako eta Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak argitaratutako egitasmoa da. Proiektu horretan musika eta irudiak uztartzen dira.

Xabier Montoiaren lehen poema liburua izan zen Anfetamiña, eta Mugak poesia, rock musika eta ikus-entzunezkoak batzen ditu.
Alberto Gonzalez musikariak (Aterkings) kantu bihurtu ditu liburuko hainbat poema eta Iñigo Romera (Cancer Moon, El Inquilino Comunista), Iñigo Eguillor (Gringo, Trampas) eta Itziar Beristain musikarien laguntzaz osatu da ikusgarria. Gainera, J.A. Goñi Areta Juxe argazkilariaren irudiekin jantziko dute biharko saioa.

“Rock melodia berriak, ia berrogei urte dituzten poementzat. Hemen historia David Bowiek ilea moztu zuen egunean hasten da”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu