ESZENA

Hitzari adierazpenerako duen gaitasuna itzuli

Bilbaoeszenak, hitzari adierazpenerako duen gaitasuna itzultzeko, La Palabra izenburua eramango duen tailerra antolatu du, Blanco Roto konpainiarekin batera.

Hilabete honen amaieratik uztailera arte, Kabia Espazioan eta Harrobian, arte eszenikoekin erlazionatutako hiru pedagogoren eskutik (Roberto Romei, Gemma Sangerman eta Laia Ricart) emango da aipaturiko tailerra.

Tailerra osatzen duen sei moduluetako bakoitzak 14 orduko iraupena izango du, eta ostiraletik igandera eskainiko da. Denbora horretan, hiru irakasleak helburu komun batekin arituko dira lanean: adierazpenerako duen gaitasuna itzultzea hitzari. Interesatuta dauden pertsonek euren matrikula egin dezakete jada bilbaoeszena@ayto.bilbao.net helbidearen bitartez.

“Egitasmo pedagogikoaren helburua antzezlea auto-sufizientea izatea eta antzerkiko edozein testurekin lan egin ahal izatea da. Hitzak eguneroko adierazpen baliabide organikoa dira, eta komunikatzeko beharretik sortzen dira, ez dute inolako esfortzurik eskatzen. Antzerkiaren testuinguruan dagoen hitza behar beretik sortzen da. Ez da deklamatutako edo errezitatutako hitza”, adierazi dute antolatzaileek. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button