BESTELAKOAK

Josep Domingo del Calvario autoreak eskuratu du Alondegiaren komiki beka

Josep Domingo del Calvario Nadar (Castelló de la Plana, 1985) izan da AlhóndigaBilbaoko komikiaren bekaren laugarren edizioaren irabazlea. Urtebeteko egonaldia egingo du Angulemako (Frantzia) La Maison des Auteurs (Egileen Etxea) zentroan, proiektu propio batean lan egiteko.

Bekaren bitartez, AlhóndigaBilbaok sorkuntza bultzatu nahi du eta komikiaren munduan talentu profesional berrien agerpena ahalbidetu nahi du.

Castellóko autore gazte hau beste 42 pertsonarekin batera aurkeztu da AlhóndigaKomik bekaren laugarren ediziora. Arte Ederretan lizentziatua da Bartzelonako Unibertsitatean. Besteak beste, Dos veces Breve aldizkarian kolaboratu du, eta zenbait sari irabazi ditu, hala nola, lehenengo saria XXIV concurs de còmic Ciutat de Cornellà (2008) lehiaketan, accesit bat INJUVE (Instituto de la Juventud de España) beken 2008ko deialdian eta lehenengo saria Portugalete Uri Urena XXI. Komiki Lehiaketan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button