LITERATURA

Hasier Larretxearen poemak eta Harkaitz Canoren nobela

Azken egunotan Susa argitaletxeak liburu pare bat kaleratu du, poesian eta narratiban.

Hasier Larretxeak bere poemak bildu ditu Guztia urruntzea da titulupean. “Zerbait bada orrialde hauen muinean, distantziaren ideia atzemanezina da hori. Hiru atalek osatzen dute liburua -Klorodun itzalak; Korapilatutako hariak; Sua itzaltzen bada- eta begirada batek lotzen ditu hirurak; zerura begiratzen du poetak, ur zuloetara, iragana den larre kotatu lohitura. Haurtzaroko minez ari da eta gaurko argi izpiez, belaunikatzeaz eta besarkatzeaz, unean izendatu ezin izan zenak utzitako hutsuneaz. Bertze bizitza bat kausitzeko irrikan, bizitza honen beraren baitan”.

Batzuetan/ hobe da iragana/ larrean haizatzen diren/ maindireen gisan/ zintzilikatzea/ eguzkiaren norabiderantz/ oroitzea/ sator zuloekin/ tupust egitea da.

Harkaitz Cano idazlearen nobela Silueta da. “Bi eleberri batean: idatzitakoa eta idatzi gabea. Baina eraiki liteke nobela bat hura irakurri gabe, sortu dituen oihartzunetatik abiatuz? Atzeman daiteke nobelaren arnasa inguratzen duten testuak soilik irakurrita? Jolas literario hori proposatu digu Harkaitz Canok, bidean gogoetarako leiho andana irekiz bidenabar; zer eskatzen diogun arteari, zer irakurleari, zer kritikari, zer hurbileko historiaren memoriari”.

Show More

Related Articles

Back to top button