LITERATURA

“Han goitik itsasoa ikusten da” lan ederra, gaztelaniaz

Gino Bartaliren Toscanan girotuta idatzi zuen liburu eder bat Julen Gabiriak: Han goitik itsasoa ikusten da. Lan hori gaztelaniaz agertuko da orain, eta bihar bertan, hilak 23, egingo du bere aurkezpena, Bilboko LDR Sport liburu-dendan.

Toscana txirrindulariak Frantziako bi Tour irabazi zituen, bat 1938an, eta 1945ean bestea. Bi horien artean gerra ugari izan zen, eta ez zen ia lasterketarik egin. Toscanako Ponte a Ema irudikatzen hasi zen orduan Julen Gabiria. Gino Bartaliren egun bat imaginatu zuen herri hartan, karrerarik ez zuen egun bat, monasteriora dokumentu faltsuak eramaten zituen egun bat.
Haren inguruko pertsonaia sorta sortu zuen gero, eta handik eleberri bat atera.

Garai hartako kritikek hauspotu zuten lana: “Julen Gabiriak Han goitik itsasoa ikusten da nobelan, herri xehe bateko bizimodua, herritarrak, protagonista bihurtu ditu, beren eguneroko joan-etorrian. Zatika-zatika egiten du aurrera, eszenaz eszena, denboran eta espazioan salto eginez. Txirrindulari-kontuak gustuko dituenak gogoz irakurriko duen liburua da. Badu, gainera, zinemaren ukitu nabarmen bat ere, film batean bezalatsu, eszenaz eszena herri bateko giro eta bizimodu gozo eta hurbila ikustarazten baitigu. Hala ere, liburuaz gozatzeko ez dago ez txirrindulari-kontuen zale izan beharrik, ezta zinemazale sutsua izan beharrik ere. Kontaera moduak berehala harrapatzen du irakurlea. Atalez atal, pertsonaia eta historia asko ezagutzeko aukera ematen zaio, eta liburua amaitzerako Ponte a Eman oporraldi luze bat igaro balu bezala sentituko da.”

Lanak berriz ikusiko du argia baina gaztelaniaz, Desde lo alto se ve el mar (Libros de ruta) izenburupean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button