LITERATURA

Jon Mirande gomutan

Ostegun honetan, Baionan, Jon Miranderen biziaz, pentsamenduaz eta obraz mintzatuko dira hainbat idazle eta kantari. Bere poemak, eta kanta bihurturiko hainbat abesti entzuteko parada egongo da Elekatu Elikatu taldeak antolatuta. Saioa 20:30ean hasiko da.

Bertan Ander Iturriotz, Luzien Etxezaharreta, Pantxix Bidart eta Itxaro Bordak hartuko dute parte.

Itxaro Borda idazleak duela zenbait urte Haur besoetako liburuaz hainbat kritika egin zituen eta hau dela eta Miranderen obra literaioaren gaineko aipamenak egingo ditu. Ander Iturriotz, EIEko lehendakaria da eta Miranderen pentsamendua eta iritzi ideologikoak aztertu ditu. Pantxix Bidart kantari hazpandarrak zenbait poema musikatu ditu eta horiexek kantatuko ditu.

Azkenik, Luzien Etxezaharretak Mirandek eta Peillenek behinola atera zuten Igela aldizkariaren aipamena egingo du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button