ESZENA

Gorputzaren, mugimenduaren eta espazioaren kontzeptuak

LABO XL arte bizien ospakizuna da. Jaialdia urrian egiten da eta hiru egun irauten ditu. Tokiko eta estatuko artistak, lantegiak eta topaketa profesionalak izaten dira protagonistak Donostiako hainbat espazioetan (Kutxa Kultur Plaza, Kluba, Ruiz Balerdi, Emaús Social Factory eta Dabadaba).

Jaialdia urriaren 21ean, 22n, eta 23an izango da, osteguna, ostirala eta larunbata. Aurtengo irudia eta leloa Su Gorria da. “Su gorria, odolak gorputza aktibatzen du berriro, bizitzaren motorra da. Mugimendura itzuliko gara, engranajea martxan jarriko da, kultura suspertu egingo da, argia dago tunelaren amaieran. Paula Parra dantzariaren irudia oso boteretsua da, bera bezala, pantera bat eszenatokian. Pasioz, suz, gogoz, motibatuz egiten diogu aurre bizitzari.”

Artistei zuzendurik dagoen deialdi publikoa ere egin da: LABO XL3.  Deialdia formatu eta espazio txiki edo ertainetan burutzen diren sorrera-lanak aurkezteko da eta artista eta konpainientzat irekia dago. Beti mugimendua oinarrizko kontzeptua izanik, gorputza eta espazioa kontzeptuak lantzen dituzten dantza, performance edo disziplina anitzeko lanak aurkeztu daitezke.

Proposamenak aurkezteko epea ekainaren 5era arte luzatuko da.

Deialdiaren betebeharekoak hemen dituzue kontsultagai.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button