BERTSOTAN

Gipuzkoako Herriarteko txapelketa abiatzear

Bihar bertan, otsailak 3, Azkoitian, Lasarten eta Zarautzen hasiko dira Gipuzkoako Herriarteko txapelketaren lehen saioak.  Maiatzaren 27an amaituko da ekimena, Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan egingo den finalarekin.

Guztira, 38 taldek eman dute izena. Talde bakoitzak gutxienez sei partaide izango ditu: taldearen ordezkaria, gai-jartzailea, epailea eta hiru bertsolari.

Gipuzkoako Herriarteko txapelketak hainbat fase izango ditu. Lehen fasea otsailaren 3tik martxoaren 12ra luzatuko da. 38 taldeak 12 multzotan banatu dira. Multzo bakoitzetik talde bakarra sailkatuko da hurrengo fasera. Bigarren fasea martxoaren 23tik apirilaren 9ra luzatuko da. Aurreko fasetik sailkatu diren 12 taldeak lau multzotan banatuko dira, hirunaka. Multzo bakoitzetik bat sailkatuko da finalaurrekoetarako. Gero finalaurrekoak etorriko dira, maiatzaren 6an eta maiatzaren 13an. Lehenengoa Alegian, eta, bigarrena, berriz, Bergaran. Bakoitzean bi talde arituko dira bertsotan. Ondoren finala, maiatzaren 27an, Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan.

Informazio guztia hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button