MUSIKA

Dazz Jazz Jaialdiaren VII. edizioa, Gasteizen

Urriaren 18tik 22ra Dazz Jazz Jaialdiaren VII. edizioa egingo da Gasteizen. Orotara bost proposamen musikal haizatuko dira 20:00etatik aurrera Vital Fundazioa Kulturunea aretoan egingo diren kontzertuetan. Dazz Jazz Elkarteak antolatzen du egitasmoa eta Gasteizko Udalaren eta Vital Fundazioaren babesa du.

Lehenengo hitzordua bihar, hilak 18, izango da Joyce Elaine Yuille eta Elio Coppola Triorekin. Hurrengo egunean, 19an, Tony Tixier Triok joko du. Urriaren 20an, Francesco Ciniglio Play “Nebula” arituko da. Antonio Lizana Quintetek 21ean egingo du bere kontzertua, eta azken egunean, 22an, Pablo Martin Caminero Quintetek jazz zikloari amaiera emango dio.

Dazz Jazz elkartea jazz musika sustatzen hasi zen, herritar guztientzako irisgarria izan zedin, baina, egun, kultur programatzaile bihurtu da. Gasteizko kultur bizitzari ekarpena egiten dion erakundea da, baina bere garaian Dazz tabernatik ere egiten zen ekarpena.
Agente askoren artean osatzen dute hiri honetako kultura, eta elkartearen bultzadarik gabe ezinezkoa izango litzateke eskaintza hain zabala eta hain kalitate onekoa izatea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button